AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso dio gizon batek Donostiako aparkaleku batean

Easo plazako parkingean izan zen erasoa, asteazken gauean. Atzo goizean atxilotu zuten erasotzailea.

Donostian (Gipuzkoa), sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek asteazken gauean. Easo plazako aparkalekuan gertatu zen: bat-batean emakumearengana hurbildu zen gizonezko bat, eta eraso egin zion. Ondoren, ihes egin zuen.

Laguntza eskatu zuen orduan emakumeak, eta erasoaren berri eman zuen. Ostegun goizean atxilotu zuten gizonezkoa, bere etxean.

Gasteizen, andre bat erailtzen saiatu da bere senarra
84 urteko gizonezkoak larriki zauritu du emakumea, bikotearen etxebizitzan. Goizaldean atxilotu dute erasotzailea.