AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak asteburuan, Gasteizen

Atzo, emakume bati eraso egin zion haren bikotekide ohiak, Gasteizen (Araba). Gizonezkoa emakumearen etxera sartzen saiatu zen, bortxaz. Erasotzaileak alde egin nahi izan bazuen ere, Poliziaren patruila batek harrapatu, eta atxilotu egin zuten.

Atzo, igandea, eraso matxista bat jazo zen Gasteizko (Araba) Ariznabarra auzoan; 40 urteko gizonezko batek eraso egin zion bikotekide ohiari. Emakumearen etxera sartzen saiatu zen erasotzailea, bortxaz; horretarako, eraso fisikoak zein heriotza-mehatxuak egin zizkion.

Poliziaren patruila bat bertaratu zenean alde egiten saiatu zen erasotzailea, baina polizietako batek harrapatu egin zuen, eta azkenean, atxilo eraman zuten. Epailearen esku utzi dute gaur.

Hiri berean, bi eraso izan ziren azaroaren 20an. Hain zuzen, bi emakumeri egin zieten eraso haien bikotekideek, kalean.

"Genero problematika klase ikuspuntutik lantzearen beharra" jarri du erdigunean NUPeko Akelarre Emakume Taldeak
"Oinarri politikoen gabezian", "barne hausnarketan eta formakuntzan" murgildu dira aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Akelarre Emakume Taldeko kideak. Hala, "ondorio nagusia" argitara atera dute dagoeneko: "Genero problematika klase ikuspuntutik lantzearen beharra". "Genero zapalkuntzaren gaindipena emateko aukera errealak, soilik klaserik gabeko eta zapalkuntzarik gabeko gizarte batean emango direla uste dugu", azaldu dute. Hala, "erronka asko" bistaratu dituzte bide horretan.