AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Hendaian

Indarkeria matxista leporaturik, gizon bat atxilotu dute Hendaian. Baionako auzitegira aurkeztu dute erasotzailea, eta momentuz urruntze agindua ezarri diote.

Iragan asteburuan gertatu zen erasoa, bikoteak Hendaian (Lapurdi) partekatzen duen etxebizitzan. Erasotzailea atxilotu ondotik, Baionako (Lapurdi) auzitegian deklaratu zuen, eta epaileak kontrol judizialpean ematea erabaki zuen. Horretaz gain, berehalako urruntze agindua eskatu zuen fiskaltzak.

Momentuz, Orthezen (Biarno) atxikituta dute erasotzailea, eta han egon beharko du apirilaren amaiera arte.

Indarkeria matxistarekin lotu salaketek gora egin dute Euskal Herrian konfinamendu garaian. Esaterako, pasa den astean, bi emakumeri egin zieten eraso Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).

Lanera itzultzera behartuko dituzte Sidenor, Michelin, Mercedes eta Volkswageneko langileak
Espainiako Gobernuak igande gauean indargabetuko du "funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoa" eteteko dekretua. Hala, Hego Euskal Herriko fabrika handi askok adierazi dute ekoizpenari ekingo diotela berriz, tartean, Sidenorrek. Gasteizko Mercedes eta Michelin nahiz Nafarroako Volkswagen lantegietan, aldiz, hilabetearen amaiera aldean irekiko dituzte ateak.