AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Irunen

Larrialdi-zerbitzuetara joan behar izan zuen zauritutako emakumeak.

Astelehenean emakume bati eraso zion haren bikotekideak, eta iluntzean Irungo (Gipuzkoa) larrialdi-zerbitzuetara jo behar izan zuen zauritutako emakumeak. Taxi gidari batek eraman zuen Donostiatik (Gipuzkoa) Irunera; zauriak ikusi zituen taxilariak, eta emakumeak orduan azaldu zion bikotekideak eraso


Udaltzainei gertatutakoaren berri eman zien gero taxilariak. Emakumearen etxebizitzako atarira bertaratu ziren haiek, eta oihuak entzun zituzten barrutik. Bizilekura sartu eta erasotzailea atxilotu zuten.
Behargin bat eraila Igantzin, harrobian lanean ari zela
Materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli da eguerdian, eta horren ondorioz hil da langile bat. Irailean gutxienez lau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.