AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Portugaleten

Portugaleteko etxebizitza batean izan zen erasoa, ostegunean: gizonezko batek gogor kolpatu zuen bikotekidea, dutxan zegoenean.

Aurreko ostegunean, hilak 23, emakume bati eraso egin zion bikotekideak Portugaleteko (Bizkaia) etxebizitza batean. Dutxan zegoela, gogor kolpatu zuen gizonezkoak. Oihuka eskatu zuen laguntza emakumeak, eta garrasiak entzun zituenean, Poliziari hots egin zion bizilagun batek.

Atxilotua izan zen erasotzailea, 20:00ak aldera.

Aste honetan, Agurainen (Araba) ere genero indarkeria kasu baten berri eman dute.

Espainiako Armadak Arabako eta Nafarroako kaleetan jarraitzen du
Covid-19aren pandemia dela-eta, Espainiako Armadaren presentzia nabarmena da Arabako eta Nafarroako hainbat herritan, besteak beste. Garbiketa lanen aitzakiapean esku hartu dute.