AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio entrenatzaileak Bilboko gimnasio batean

Bilboko gimnasio bateko entrenatzaileak emakume bati sexu erasoa egin zion aurreko igandean, gainontzeko erabiltzaile guztiak joan zirenean.

Pasa den igande arratsaldean, hilak 8, gizonezko batek eraso egin zion emakume bati Bilboko (Bizkaia) gimnasio batean. Hain zuzen, emakume gazte bati sexu erasoa egin zion haren entrenatzaileak, gimnasioan bakarrik geratu zirenean.

Masaje bat ematearen aitzakia baliatu zuen 33 urteko erasotzaileak eraso egiteko; bazekien emakumeak gihar-lesio bat zuela bizkarrean.

Erasoa jasatean, lokaletik irten eta berehala eskatu zuen laguntza emakumeak.

Astelehenean deklaratzera deitu, eta espetxeratu egin zuten erasotzailea.

Udaltzaingoak pertsona bat tiroz hil eta beste bat zauritu du Barakaldon, auto bidezko pertsekuzio baten ostean
Udaltzainek Portugaletetik Barakaldoraino jarraitu zituzten 35 urteko emakume bat eta 37 urteko gizonezko bat, ustez, lapurtutako ibilgailu batean zihoazelako. Barakaldora iristean tiroz egin zieten eraso, eta emakumea erail zuten. Gurutzetako ospitalean dago gizonezkoa; dirudienez, aurpegian sutu zioten tiroa udaltzainek.