AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio gizonezko batek, Lezon

Atzo iluntzean gertatu zen erasoa, emakume bat eta haren bikotekide ohia autoan zihoazela. Lezo parean, eztabaida betean ari zirela, gizonezkoak bolantea heldu eta kontrako noranzkora mugitu zuen autoa. Emakumeak ibilgailua gelditzea lortu bazuen ere, autoko giltzak kendu zizkion gizonezkoak, eta eraso egin zion.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko batek eraso egin zion emakume bati atzo iluntzean. Emakumea auto bat gidatzen ari zenean, barrura sartu zen haren bikotekide ohia. Eztabaidan hasi ziren ibilgailuaren barruan, eta martxan zeudela, Lezo (Gipuzkoa) parean, gizonezkoak bolantea heldu eta kontrako norabidera mugitu zuen autoa. Hala, istripua izateko arriskuan egon ziren.

Ibilgailua gelditzea lortu zuen emakumeak, baina autoko giltzak kendu zizkion bikotekide ohiak, eta eraso egin zion. Polizia indarrak agertu zirenean, atxilo eraman zuten erasotzailea.

Patxi Ruiz preso politikoa aurrera doa gose grebarekin, hamabosgarren egunez
Kartzelako erizaindegian dago Ruiz, berrogeialdian. IƱigo Zapirain preso politikoa ere borrokaldira batuko da gaur: janariari uko egingo dio Madrid VI-Aranjuezen. Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko karriketan, eta aurrera jarraitzen dute tokian tokiko elkartasun ekintzek, tartean, baraualdiek.