AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin dio gizonezko batek Uharten

Igandean, Uharteko etxe batean, gizonezko batek eraso egin zion emakume bati. Etxebizitza horretan bertan bizi da emakumea eta bera izan zen erasoa salatu zuena, telefonoz.

Igandean, maiatzak 3, gizonezko batek emakume bati eraso egin zion Uharten (Nafarroa). Uharteko Udalak hedabideei jakitera eman dienez, erasotuaren etxean jazo zen erasoa; emakumea bera izan zen, dei baten bidez, erasoaren berri eman zuena.

Ez da azken egunetan gertatu den eraso matxista bakarra. Asteburu honetan bertan, gutxienez beste bi eraso izan dira Euskal Herrian; bata Donostian (Gipuzkoa) eta bestea Barakaldon (Bizkaia).

Zaldibarko zabortegian bi langile desagertu zirenetik hiru hilabete beteko dira bihar
Zaldibarko hondakindegian harrapatuta geratu ziren bi behargin otsailean, eta egun, desagertuta jarraitzen dute. Martxan dira bilaketa lanak, eta horretan jarduten duten 100 langileen lan baldintzetan "irregulartasunak" izan direla salatu dute, batez ere, babes neurriei dagokienean. Amianto arrastoak edota dioxina eta furano zenbateko altuak aurkitu dituzte eremuan, eta aurreko astean sute berri bat piztu zen.