AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eraso egin diote Deustun

Konfinamendu garaian, Deustuko etxebizitza batean emakume bati eraso egin diotela jakinarazi dute.

Konfinamendu garaian ere etengabeak dira indarkeria matxistarekin lotuta salatutako erasoak. Horren adibide da, esaterako, Deustun (Bilbo, Bizkaia) gertatutakoa: Parek jakinarazi duenez, emakume bati eraso egin diote auzoko etxebizitza batean. Erantzun modura, bihar, apirilak 17, balkoietatik kazerolada egiteko deia zabaldu dute. 13:00etan jarri dute hitzordua.

Covid-19ak sortutako krisialdia hasi zenetik, ugariak izan dira Euskal Herrian atzeman diren indarkeria matxista kasuak. Esaterako, pasa den astean, emakume bat erasotua izan zen Hendaian (Lapurdi) eta beste bat Bilbon (Bizkaia), eta aste honetan, tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko (Nafarroa) bi etxetan.

Langile bat eraila Arrigorriagako Txako industriagunean
07:00ak aldera zendu da 56 urteko soldatzailea, Txako industriaguneko Talleres Berasategui lantegian. Aurten, gutxienez 23 langile hil dituzte haien lanpostuetan.