AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati eta bere semeari labanaz eraso egin diete Agurainen

Pasa den ostiralean gertatu zen erasoa. Gizonezko batek haren bikotekideari eta semeari eraso egin zien Aguraingo etxebizitza batean, labanarekin mehatxatuz. Bizilagunek egin zieten hots larrialdi-zerbitzuei, eta genero indarkeria egotzita, urruntze agindua ezarri diote erasotzaileari.

Aurreko ostiralean, apirilak 17, emakume bat lepoan zauritu zuen haren bikotekideak, labana batekin mehatxu egitean. Aguraingo (Araba) etxebizitza batean izan zen erasoa, eta bikotearen semea ere zauritua izan zen.

Emakumearen oihuak entzutean, larrialdi-zerbitzuetara deitu zuten bizilagunek. Hala, erasotzailea atxilotu zuten, gero epaitegira eramateko. Genero indarkeria leporatu diote, eta urruntze agindua ezarri. Gaurko, apirilak 23, erasoa salatzeko kazerolada deitu dute Agurainen, 19:00etan.

Konfinamendu garaian ere eraso matxista ugariren berri eman dute Euskal Herrian. Aste honetan, gizonezko batek hiru emakumeri sexu-erasoak egin dizkiela salatu dute Sondikan (Bizkaia).

18 langile kaleratzeko arriskuan dira Zamudioko Gestmat 3D enpresan
Enpresak 45 langileetatik 18 kaleratzeko asmoa duela ohartarazi dute, kaleratze kolektibo baten bidez.