AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati heriotza mehatxuak egin dizkio gizon batek, Durangon

Andrearen etxe berean bizi zen gizonezkoa atxilotu dute, hura heriotzarekin mehatxatzeagatik. Atzo iluntzean izan zen erasoa.

Gizonezko batek heriotza mehatxuak egin dizkio emakume bati, Durangon (Bizkaia), etxebizitza batean. Atzo iluntzean izan zen erasoa. Emakumeak ihes egin behar izan zuen etxetik, salaketa jartzeko. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du.

Kontzentrazioa, Mungian

Azken egunetan ere eraso ugari izan dira emakumeen aurka. Durangotik gertu, esaterako, bikotekideari eta senitarteko bati eraso zion gizon batek AbadiƱon (Bizkaia). Mungian (Bizkaia), bahituta izan zuten emakume bat bi gizonezkok joan den ostiraletik astelehenera, eta sexu-erasoa egin zioten. Gaur, kontzentrazio zaratatsua egingo dute Mungiako plazan, 20:00etan.

Langile bat eraila Bilboko Portuan, urteko hogeita zortzigarrena, gutxienez
Vulcanizados Retuerto enpresan soldatapean jarduten zuen beharginak. Orga jasotzaile bat konpontzen ari zela, eztanda egin du kamioi baten gurpilak.