AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati ia hamar urtez sexu-erasoak egiteagatik zigortu dute haren aita

Zazpi urte zituenetik hamasei urte izan arte eraso zion alabari haren aitak, modu jarraituan. 2009an hasi eta 2018ra arte luzatu ziren abusuak, neskak salaketa jarri zuenean.

Emakumeak zazpi urte zituenean hasi ziren sexu-erasoak. Harekin lo egitera behartzen zuen alaba erasotzaileak eta, orduan, sexu-abusuak egiten zizkion. 2018ra arte eraso zuen modu jarraituan.

Urte horretan, hamasei urte zituela, salaketa jarri zuen neskak. Sei urteko kartzela zigorra eta beste sei urteko urruntze-zigorra ezarri dizkiote gizonari.

Milaka lagunek aldarrikatu dute "gaitasun sozialisten antolakuntza" indarkeria matxistaren aurka
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizatzera deitu zuen gaurko, eta milaka pertsonak egin dute bat deialdiarekin. Itaiako kideek azaldu dute lehentasunezkoa dela "indarkeria matxista geldiarazteko borrokak abiaraztea", eta haien "norabide politikoa" dela "harreman eredu sozialisten eraikuntza da, denok bizi baldintza berak izan ditzagun".