AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati kristalezko botila bat jaurti dio bikotekide ohiak, Durangon

20 urteko erasotzaileak aurpegira bota zion kristalezko botila emakumeari, eta lesioak eragin zizkion. Aurreko ostiralean izan zen erasoa, Durangoko Ezkurdi plazan.

Aurreko ostiralean, 18:30ak aldera, emakume bati eraso egin zion haren bikotekide ohiak. Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi plazan izan zen erasoa: 20 urteko gizonezkoak kristalezko botila bat jaurti zion emakumeari, aurpegira. Hainbat zauri egin zizkion hala; Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten artatua izan zedin.

Gertatutakoaren berri izan zutenean bertaratu ziren ertzainak Ezkurdira, baina erasotzailea ihes eginda zegoen. Handik ez askora atzeman eta atxilo eraman zuten.

Langile bat eraila Ezkion, basoan lanean ari zela enbor batek jota
54 urteko gizonezko bat hil zen Ezkion joan den ostegunean, urtarrilak 21, soldatapeko lanean ari zela. Lizartzako Basalan Arrospide enpresarentzat basolanean ari zela galdu zuen bizia, enbor batek jota. Soldatapeko lanean eraildako bigarren langilea da aurten, gutxienez.