AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati labanaz egin dio eraso bikotekideak, Berrizen

Gurutzetako ospitalera eraman dute emakumea, zaurituta. Ihes egin du erasotzaileak, aste gutxi dituen haur batekin, antza.

Berrizen (Bizkaia) labanaz egin dio eraso emakume bati haren bikotekideak. Zaurituta eraman dute emakumea Gurutzetako ospitalera, helikopteroz; lepoan ditu zauriak. Hainbat lekukok azaldu dutenez, Berrizko belodromo inguruan izan da erasoa, 19:00ak aldera.

Ihesari eman dio gero gizonezkoak, haur txiki batekin; dena den, atxilotu egin dute jada. 27 urte ditu erasotzaileak.

Berriobeitiko Jealser enpresako langileek lanuzteak hasi dituzte
Langileek zazpi hilabete daramatzate enpresako zuzendaritzarekin negoziatzen, eta enpresari "proposamen argiak" egitea eskatu diote.