AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati matxete batekin mehatxu eta eraso egin dio bikotekide ohiak, Gasteizen

17 urte ditu erasotzaileak. Lagunekin zegoela eraso zuen emakumea, eta mehatxu egin zien haiei ere.

Larunbat gauean izan zen erasoa, Gasteizko (Araba) Judimendi hiribidean: 17 urteko gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso eta mehatxu, matxete bat eskuan. 15 urte ditu emakumeak, eta lagunekin zegoen bikotekide ohiak harengana jo zuenean. Lagunak ere mehatxatu zituen gizonak.

Udaltzainak erasotzailearen etxebizitzara joan zirenean, bertan topatu zuten matxetea ere. Atxilo eraman zuten, eta igandean utzi zuten epailearen esku.


Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak kaleratzeak erraztearen alde egin du
Iñaki Garcinuño CEBEK edo Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak hitza hartu du gaur ostalaritza sektoreko neurrien harira. Bertan, kaleratzeak erraztearen aldeko adierazpenak egin ditu, bere hitzetan, "itsasontzia salbatzeko ezinbestekoak" direlakoan.