AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu abusuak egiteagatik 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

Pasa den asteburuan jazo zen erasoa; 53 urteko gizonezko batek sexu abusuak egin zizkion emakumezko bati, Gasteizen. Durangon beste gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekidea jipoitzeagatik.

Iragan larunbatean, Gasteizko (Araba) Zapateria kalean gertatu zen erasoa. 53 urteko gizonezko batek emakume bat atzeman eta konorterik gabe utzi zuen. Gasteizko Udaltzaingoak bi lekukoren deia jaso eta sexu abusuen aurkako protokoloa abiatu zuen. Txagorritxu ospitalera eraman zuten erasotua, eta erasoa jazo zen inguruko taberna batean atxilotu zuten gizonezkoa.

Durangon (Bizkaia), aldiz, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekidea jipoitzeagatik.

Eskuragarri jarri dituzte Eskola Ibiltarirako sarrerak
Uztailaren 16ra bitartean eskuratu ahalko dira Eskola Ibiltarirako sarrerak. 39 salmenta puntu jarri dituzte Euskal Herri osoan. "Ikasleon formakuntza edo heziketa iraultzailean eta jarrera sozialistan" sakontzeko asmoz, borroka komunitatea sendotzeko antolatu dute Eskola Ibiltaria Ikasle Abertzaleakeko kideek.