AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio bere bikotekide ohiak, Portugaleten

Joan den astelehenean, arma zuri batekin mehatxatuta egin zion sexu-erasoa 28 urteko gizonak.

Portugaleten (Bizkaia) emakume bati eraso zion bere mutil lagun ohiak pasa den astelehenean. Emakumearen etxean izan zen: arma zuri batekin mehatxatu ostean, sexu-erasoa egin zion 28 urteko gizonak. Etxebizitza horretan bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta epailearen aurretik igaro ostean espetxeratu zuten Basaurin (Bizkaia).

Azken asteetan, beste gutxienez hiru eraso matxista atera dira argitara Ezkerraldean; hain zuzen, Barakaldon (Bizkaia) eta Sestaon (Bizkaia).

Maximo historikoetan jarraitzen dute elikagaien prezioek
Azaroan inflazio maila zertxobait apaldu bada ere, gora egin du azpiko inflazioak, eta %6,3ra heldu da. Urte arteko %15,3ko igoera bat izan da elikagaien kostuan.