AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio bikotekide ohiak Zuian

Urruntze-agindua urratuta eraso du bikotekide ohia 61 urteko gizonezko batek. Aurretik ere gizonezko berdinaren aurkako salaketak jarri dituzte hainbat emakumek, lan- eta sexu-jazarpenagatik.

Igandean, hilak 19, 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik. Igande arratsaldean izan zen erasoa, Zuian (Araba). Ordu batzuk beranduago aurkeztu zuen salaketa emakumeak berak.

Arabako hiriburuko udal langilea da erasotzailea. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, aurretik, gizonezko berdinaren aurkako salaketak jarri dituzte zenbait emakumek, lan- eta sexu-jazarpenagatik, 2018. urtetik. Hain zuzen, intsinuazioak eta ukituak salatu dituzte emakume horiek, baita botere gehiegikeriak edota tratu iraingarria jasan izana ere.

Itxaso Zaldua preso politiko ohia atxilotu du Espainiako Poliziak
Madrilera eramango dute hernaniarra. Antza, haren aurkako auzi berri bat ireki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.