AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Berriozarren

Duela astebete izan zen erasoa; lepotik heldu eta lurrera bota ostean, ukituak egin zizkion gizonak.

Duela astebete, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Berriozarren (Nafarroa), saltoki-gune baten inguruan. Emakumea lanera zihoala izan zen erasoa, aurreko astelehenean, 06:00ak aldera: haren gainera joan zen gizona eta, indarrez lepotik heldu ostean, lurrera bota zuen. Ukituak egin zizkion gero, behin baino gehiagotan.

Behin-behinean espetxeratu dute erasotzailea, eta oraindik ez du deklaratu.

EHUren errepresio politikoa salatu dute Ikasle Abertzaleakek eta Unibertsitateko Indar Batasunak
Aurreko ikasturtean, lan politikorako espazio baten alde borrokan ari ziren ikasleak indarrez kanporatu zituen Ertzaintzak Ibaetako campusetik; gertakari horien harira, 20.000 euroko isunak ordaindu beharko dituzte. Bi exijentzia egin dituzte ikasleek: "poliziak unibertsitateko campusetara sartzea debekatuta izatea eta EHUk isun ekonomikoei aurre egiteko ardura hartzea, bera izan baita horren erantzule".