AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Bilbon

Osasun-zentro batean artatu behar izan dute, jasan duen erasoaren ondorioz. 23 urte ditu erasotzaileak.

Bilboko (Bizkaia) Abando auzoan eraso du emakume bat 23 urteko gizon batek. Erasotua izan den emakumearen lagun batek goizean eman du gertatutakoaren berri, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azpimarratu duenez, osasun-zentro batean artatu behar izan dute ondoren emakumea.

Erasotzailea bilatzeko agindua indarrean sartu eta atxilo eraman dute. Epailearen erabakiaren zain dago orain.


Gasolina litroak bi eurotik gora balio du lehen aldiz
Espainiako Gobernuaren 20 zentimoko laguntza irentsi du gasolinaren kostuaren gorakadak, martxo amaieran baino garestiagoa baita oraintxe gasolina litroa. Inflazioa %8,7ra igo da maiatzean, erregaien eta elikagaien prezioen igoerak eraginda.