AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Bilbon

Erasotzailearen etxebizitzan izan zen erasoa joan den ostiralean; ihes egitea lortu zuen emakumeak. Aurreko asteburuan, bestalde, bi emakumeri eraso zieten, sumisio kimiko bidez.

Pasa den ostiral arratsaldean, 14:30ak aldera, emakume bati eraso zion gizon batek Bilbon (Bizkaia). Gizonaren etxean izan zen erasoa; une batean, erasotzailearengandik ihes egitea eta etxeko puntu batean babes hartzea lortu zuen emakumeak, eta laguntza eskatu zuen. Hainbat polizia-agente bertaratu ziren, eta atxilo eraman zuten gizona; 38 urte ditu. Osasun-zentro batean artatu zuten emakumea.

Ondokoa ez da Bizkaiko hiriburuan berriki argitara atera den sexu-eraso bakarra izan. Hainbat hedabidek aurreko asteartean azaldu zutenez, aurreko asteburuan bi emakumek jasan zituzten sexu-erasoak Bilbon, sumisio kimiko bidez erasotuak izan ostean.

Urriaren 30ean hasiko da 'Burdin Hesia'-ren denboraldi berria
Aktualitatearen inguruan arituko dira aurten ere Gedar Telebistaren programan, bi igandean behin.