AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Gasteizen

Emakumea etxera bidean zela, lurrera bota zuen gizonezkoak, eta hari sexu-ukituak egiten saiatu zen.

Joan den larunbatean 21 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), aurreko asteburuan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Aurreko igandean salatu zuen erasoa emakumeak: etxera bidean zela, gizonak modu bortitzean bota zuen lurrera arkupe gune batean, sexu-ukituak egiten saiatzeko. Emakumeak sakelakoa eskuan zuela ikustean, ihes egin zuen erasotzaileak.

Salaketa aurkeztean jarri zen martxan polizia-ikerketa, eta gizona identifikatzea lortu zen. Atxilotua izan ostean eraman zuten epailearen aurrera.

UIBren apunte bankua blokeatu du EHUk
EHUko wifi saretik UIBren apunte bankura sartzea galarazi dute. "Ikasle langileon ikasketa-prozesuan laguntza eskaintzea" da banku horren helburua.