AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Tuteran

Erasotzailea bi aldiz saiatu zen emakumea bortxatzen, eta sakelakoa lapurtu zion.

Aurreko igandean, maiatzaren 29an, 31 urteko gizon bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa), sexu-askatasunaren aurkako delitu bat, lesioak eragitea eta indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatuta.

Izan ere, iluntzean, 20:00ak aldera, laguntza eskatu zuen emakume batek, gizon bat bera bortxatzen saiatu zela esanez. Hautsita zituen arropak, eta zaurituta zegoen.

Azaldu zuenez, bakarrik zegoenean hurbildu zen beregana gizona, eta birritan saiatu zen bera bortxatzen. Emakumearen lagun bat tokira joan zenean, ordea, ihes egin zuen erasotzaileak. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zion emakumeari, indarrez.

Erasoa gertatu eta lau ordura atxilotu zuten gizona, eta kartzelaratzea erabaki zuen epaile batek.

Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Ibarrekolandan
Bilboko Ibarrekolanda auzoko jaietan izan zen erasoa, joan den larunbat gauean, Itaiak azaldu duenez.