AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Zarautzen

Astelehen goizaldean izan zen erasoa, Zarauzko apartamentu turistiko batean.

Zarautzen (Gipuzkoa) sexu-eraso bat jasan du emakume batek aste honetan. Astelehen goizaldean izan zen, apartamentu turistiko batean; 31 urteko gizon batek egin zion eraso neskari. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea, baina aske uztea erabaki zuen epaileak, karguekin.

"Emakume langileon aurkako erasoak gero eta normalizatuago daude esparru ezberdinetan", salatu du Urola Kostako Itaiak. Hala, ezinbestekotzat jo du "erasoen aurka antolatzea eta gaitasunak modu independentean garatzea". Gogora ekarri du, azken bi hilabeteetan, lau erailketa matxista eta hamaika sexu-eraso atera direla argitara Euskal Herrian.


Ukrainako Kononovich anai komunistek salatu dute euren erailketa prestatzen ari dela gobernua
Etxean preso dituzte biak, eta haiek hiltzera deitu du polizia-buru batek Facebooken, euren kokalekua argitaratzeaz gain. "Komunismoari gorazarre egitea", "ordena konstituzionala indarrez aldatzea" edota espioi modura aritzea leporatzen diete.