AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Barakaldon

Ostiral gauean izan zen erasoa, Barakaldoko (Bizkaia) autobus geltoki baten inguruan.

Aurreko ostiralean, urriak 30, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Barakaldon (Bizkaia). Gauean izan zen, autobus geltoki baten inguruan. 34 urte ditu erasotzaileak.

Berria-ren arabera, emakumeak 23:15ak aldera salatu zuen erasoa, eta gauean bertan atxilotu zuten gizonezkoa.

Ehunka pertsonak hartu dute kalea "burgesiak ezarritako diktaduraren aurka"
Gazte Koordinadora Sozialistak protestak antolatu zituen atzorako, larunbata, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' aldarripean. Deialdiarekin bat egin eta ehunka pertsona irten ziren kalera, "askatasun politiko eta zibilen defentsan". Alarma egoeraren eta haren eskutik ezarri dituzten neurri murriztaile berrien aurrean, "zuzeneko diktadura salatzen" eta "antolakuntza komunistaren beharra" aldarrikatzen jarraituko dutela iragarri dute GKSko kideek.