AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin zion Burlatako gizonezko batek hilabetearen hasieran

Etxera iristear zenean, oldartu eta ukituak egin zizkion 20 urteko gizonezkoak. Ez zuten elkar ezagutzen.

Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, gizonezko bat atxilotu dute Uharten (Nafarroa), hilabetearen hasieran emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Burlatakoa (Nafarroa) da erasotzailea, eta 20 urte ditu.

Erasotuak azaldu duenez, etxera iristear zenean egin zion eraso: oldartu eta ukituak egin zizkion etxeko atarian. Aurre egin zion emakumeak, eta handik ihes egin zuen.

Atzo berrartu zituen asanbladak Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak
Etxebizitza Sindikatuak atzo berrekin zien asanbladei. Hiru hilabete baino gehiagoren ostean, "elkar babesa antolatzeko" bildu ziren berriro Arabako hiriburuko Alde Zaharrean.