AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin zioten larunbatean, Bilbon

Gizonezko batek ukituak egin zizkion emakumeari, Uribarriko lokal batean egiten ari ziren festan.

Pasa den larunbat goizaldean gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, gizonak ukituak egin zizkion emakumeari, Uribarri auzoko lokal batean egiten ari ziren festan. Azaldu zuen lokaletik joan nahi zuenean ez ziotela utzi (hamar pertsona inguru ziren guztira), eta festan zegoen gizonetako batek aparteko gune batera eraman zuela; han egin zizkion ukituak.

04:50ak aldera, lokaletik alde egin eta inguruko etxebizitza bateko atezain automatikora jo zuen emakumeak, laguntza eske.

Bilboko GKSk 'Jazarpen polizialari gazteria sozialista' jardunaldia antolatu du urtarrilaren 30erako
Errondoko Auzo Etxean izango da egun osoko jardunaldia. "Gazte langileen aurkako errepresioa" nahiz "gazte kriminalizazioa" izango dituzte hizpide, bai eta pandemia garaian polizia-jazarpenak betetzen dituen funtzioak ere. Bonua aurretik eskuratu beharko dute bertan bazkaltzeko asmoa dutenek.