AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa egin zioten Zumaian aurreko asteburuan

Joan den asteburuan izan zen sexu-erasoa, eta protestara deitu dute Zumaian biharko.

Gaur, maiatzaren 27an, eman dute sexu-erasoaren berri: Zumaian (Gipuzkoa) emakume bati eraso egin zion gizonezko batek aurreko asteburuan. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute bihar herrian, udalak eta Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. 19:00etan Beheko Plazara bertaratzera dei egin dute.

Espainiako Unibertsitateen Ministerioak Unibertsitateko Bizikidetzaren Legea onartu du, ikasleen aurkako zigor-erregimena eguneratuz
Ikasleriari eragingo dion zigor-araubide berria ezarri du Espainiako Ministroen Kontseiluak, "gatazkak ikuspegi demokratikotik konpontzea" aitzakiatzat hartuta. Azterketetan zein lanetan kopiatzeagatik, unibertsitateetako instalazioak baimenik gabe erabiltzeagatik edota hainbat jarduera sindikalengatik prozedura diziplinarioak irekitzea baimenduko du, besteak beste. "Unibertsitatearen joera autoritarioaren gorakada" nabarmendu du UIBk.