AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume bati sexu-erasoa eta heriotza-mehatxuak egin dizkio bikotekide ohiak Santurtzin

Emakumea bere gauzen bila joan zen ordura arte bikotearena zen etxebizitzara, eta heriotza-mehatxuak egin ostean, sexu-erasoa egin zion 64 urteko gizonak.

Astearte arratsaldean 64 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Santurtzin (Bizkaia), neska lagun ohiari eraso egiteagatik. Duela gutxi hautsi zen bien arteko harremana, eta ordura arte etxebizitza modura erabiltzen zuten etxera joan zen emakumea, bere gauzen bila. Han zegoen bere bikotekide ohia, eta haren kontra egin zuen gizonak: iraindu egin zuen, heriotza-mehatxuak egin zizkion eta, gero, sexu-erasoa egin zion.

Azkenean ihes egitea lortu zuenean eskatu zuenean, bizilagunei eskatu zien laguntza emakumeak. Larrialdi-zerbitzuetara hots egin zuten.

Ikasle greba deitu du IAk martxoaren 24rako
'Hezkuntza erreformak gelditu' aldarripean aurkeztu dute greba deialdia Ikasle Abertzaleakeko kideek, LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketako plana jopuntuan jarrita. Egungo erreformek hezkuntzako arazoei irtenbiderik eman ez, eta langileria kolpatzen dutela azpimarratu dute.