AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume etxegabe bat hila Bilbon, Ensantxe plazan gaua igarotzen ari zela

Zenbaketen arabera, azken sei urteetan bikoiztu egin da Bilbon kale gorrian bizi diren pertsonen kopurua.

Bilboko (Bizkaia) Ensantxe plazan gaua igarotzen ari zen emakume etxegabe bat hil zen atzo; antza, gaua han egin ondoren, ondoezik esnatu zela-eta, poliziari hots egin zion berekin zegoen kide batek.

Osasun-zerbitzuetako langileak heldu zirenerako, ezin izan zuten ezer egin. Ensantxe plazako eraikin nagusiaren lurpeko pasabidean zendu zen emakumea, atzo, urtarrilaren 2an, goizeko 07:30ak aldera. Estalpe moduko bat dauka lurpeko pasabide horrek, eta pertsona etxegabe askorentzat bihurtzen da babesleku, gaua igarotzeko lo-leku bezala.

Bizkaiko auzitegiko institutu anatomikora eraman zuten hildakoaren gorpua; han egingo diote autopsia.

Atzo El Correo-k argitaratutako albiste batean, adierazi zen goia jo duela Bilbo hirian kale gorrian bizi diren pertsonen kopuruak. Azken sei urteetan, bikoiztu egin da Bizkaiko hiriburuan zenbatutako etxegabeen kopurua.

Atzoko heriotza salatu zuen Bilboko Kontseilu Sozialistak, eta biolentzia kapitalistarekin lotu zuen kasu hori ere.

Aldaketarik ez Espainiako Estatuko lan-erreforman
PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin adostutako dekretuak bere horretan uzten ditu Alderdi Popularraren lan-erreformaren puntu nagusiak. Neurri antiproletario ugarik zutik diraute lan arloko legerian; hala nola, kaleratze merkeek, malgutasunak, hitzarmen kolektiboei entzungor egiteko aukerak, kaleratze masiboek, lan baldintzen murrizketek edota aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen iraunkortasunak. Europar Funtsen baldintzapean eta alderdien arteko kontsentsu maila altuarekin zehaztutako akordioak izan dira.