AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakume gazteak sexualki esplotatu dituzten bi proxeneta atxilotu dituzte Barakaldon

Engainuen bidez etorrarazi dituzte biktimak Kolonbiatik, eta prostituzioan aritzera behartu dituzte bertan.

22 eta 34 urteko bi emakume atxilotu dituzte Barakaldon (Bizkaia), Kolonbiaren eta Espainiako Estatuaren artean emakume gazteen salerosketan aritzeagatik eta, gero, prostituzioan jardutera derrigortzeagatik. Zaragozan aurkeztutako salaketa bat zela-eta jarri zuten martxan ikerketa: 30 urteko neska batek azaldu zuen iruzur baten bidez mugiarazi zutela Kolonbiatik eta, bertara iristean, sexualki esplotatzen hasi zirela bera engainatu zuten proxenetak, ustezko zor bat ordaindu behar zuela esanez.

Kolonbiatik tokialdatu zenean, Barakaldoko pisu batera eraman zuten esplotatzaileek eta prostituitzera behartu zuten bertan. Asteko zazpi egunetan eta 24 orduz aritu behar izan du, engainuaren arabera, 5.000 euroko ustezko zor bat ordaindu behar baitzuen. Sexualki esplotatzen zuten aldi bakoitzean, irabazien %40 eskuratzen zuten proxenetek. Gainera, etxe horretan erabat kontrolatuta eta bahituta zeukaten emakumea, egunean 15 minutuz baino ez baitzioten irteten uzten. Une horietako bat baliatu zuen ihes egiteko eta, Zaragozan, salaketa jartzeko.

Ikerketa abiatzean, Barakaldoko etxe hori identifikatu dute; salaketa aurkeztu duen emakumeaz gain, beste neska batzuk ere bertan esplotatu izan dituzte. Itxura denez, baina, ikertzaileek pisua atzeman dutenerako, hura "garbitzea" lortu dute esplotatzaileek, eta ikerketa oztopatu du horrek. Esplotazio-sare bereko proxeneta gehiago identifikatzeke omen daude oraindik.

Yvan Colonna preso politiko korsikarraren hilketari lotuta, estatuaren "disfuntzioak" seinalatu ditu epaitegi batek
Frantziako Estatua kondenatu du Marseillako epaile batek: 75.000 euro ordaindu beharko dizkie Colonnaren senideei. Duela ia hiru urte erail zuten militante korsikarra Arlesko espetxean.