AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Emakume langileok subjektu politiko bilakatzeko aukerak sortzen jarraitzera" dei egin du Itaiak Martxoaren 8an

"Emakume langileok egunerokotasunean jasaten ditugun zapalkuntzei eta arazoei erantzungo dieten antolakuntza tresnak" sortzeko beharra eraman dute erdigunera. Praktika politikoen bidez "heziketa politikoa garatzeko" premia ere nabarmendu dute, "klase kontzientziaren areagotzea" helburu. Azken egunetan hitzaldi ugari eman dituzte Itaiako kideek Euskal Herrian barrena, 'Antolakuntzan datza iraultza' izenpean.

Gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, "emakume langileok subjektu politiko bilakatzeko aukerak sortzen jarraitzera" dei egin du Itaia Emakume Sozialisten Sareak. "Eguneroko lanaren banaketa eraginkor bat egiteko eta emakume langileok bertan antolatzera bultzatzeko" beharrari jarri diote azpimarra; hala, "emakume langileok egunerokotasunean jasaten ditugun zapalkuntzei eta arazoei erantzungo dieten antolakuntza tresnak" martxan jarri ahal izateko.

Martxoaren 8aren harira egindako adierazpenetan, Itaiako kideek nabarmendu dute "ezinbestekoa" dela aipatutako "antolakuntza tresna eta praktika politikoen bitartez emakume langileon heziketa politikoa garatzea", helburu nagusi batekin: "klase kontzientzia areagotzea".

Izan ere, "emakume langileon zapalkuntzarekin bukatzeko aukera bakarra klase antolakunde batek soilik eskaini dezakeela" ebatzi du Itaiak, eta "bide horretan", "emakumeon lan ildoa egungo botere modalitatearen aurkakotasunean antolatzeak" duen garrantzia nabarmendu dute.

LANKETA AURREKO EGUNETAN

Antolakuntzan datza iraultza izenpean, Itaiako kideek hainbat hitzaldi eman dituzte azken egunotan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan zein campusetan, nagusiki. Gaurkoan adierazi duten modura, "emakume langilea subjektu politiko bilakatzeko aukerak sortzen
jarraitzearen beharra" izan dute ardatz saio horiek.

"Emakume langileon egoera formaz aldatu bada ere, azpiratutako subjektu izaten jarraitzen dugu" egun, esan zuten Itaiako kideek Antolakuntzan datza iraultza dinamika aurkeztean. Martxoaren 8a "egungo borrokak indartzeko baliatu beharreko eguna" dela azaldu zuten; "egunerokotasuneko antolakuntzaren osagarri gisara soilik emango baititu bere fruituak". Gaur, egun hau "

"Emakume langileen askatasun erreala" eta "langileriaren antolakuntza" aldarrikatu ditu GKSk Martxoaren 8an
"Emakume langileak pairatzen duen zapalkuntzaren aurrean, askatasun errealaren aldeko borroka berretsi" du Gazte Koordinadora Sozialistak. "Egungo gizarte burgeseko botereari lotuta dagoen auzi" modura kokatu du genero problematika, kapitalismoan "funtzionala" dela azalduz. Hala, "proletalgoaren antolakuntza politiko integrala" galdegin dute GKSko kideek, besteak beste, "zapalkuntzen desagerpenerako baldintzak jartzeko" eta "emakume proletarioaren babesgabetasun egoerari modu eraginkorrean amaiera emateko".