AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeak baztertzeagatik zigortu dute Alestis enpresa

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean jasotako irizpideek emakumeak baztertzen zituztela salatu dute, lanaldi murriztuak zituzten emakumeak kaleratzeko neurri zehatzak jasotzen zirelako, besteak beste.

Alestis enpresari zigor ekonomiko bat ezarri dio EAEko Auzitegi Nagusiak, emakumeak baztertzeagatik. Pandemia testuinguruan, enpresak ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEE) hainbat irizpide barne hartzen zituen, zehazteko zein langile ziren kaleratuak. Lau hilabetez, beraz, hainbat langile kaleratu zituen enpresak, eta beste batzuek txandaka jardun zuten

Kaleratuen artean, baina, irizpide xehe batek emakume langileak baztertzen zituen MiƱaoko (Araba) fabrikan, salatu dutenez. Izan ere, lanaldi murriztua zuten emakumeak zuzenean kaleratu zituzten, txandaka lan egiteko aukerarik eman gabe.

ELA sindikatuak Emakundera jo zuen lehenengo, baina ez zuen emaitzarik lortu. Auzitegi Nagusian salatu zuen gero egoera, eta hark zigortu du Alestis. Kaleratutako hiru emakumeei 6.251 euro ordaindu beharko dizkie enpresak.

Beste emakume bati eraso dio haren bikotekideak Gasteizen
Pasa den asteburuko lau atxiloketez gain, 44 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo Aranbizkarra auzoan, bikotekideari eraso egiteagatik.