AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen prostituziora bideratutako pisu baten existentzia salatu dute bi emakumek, Barakaldon

Lau emakume paraguaiar zituzten bahituta Barakaldoko pisu batean, eta prostituzioan aritzera behartzen zituzten. Talde bat arduratzen zen haien herrialdean emakumeak harrapatzeaz, iruzur eginda hona ekartzeaz, eta bertan sexu esplotaziora bideratzeaz. Hiru pertsona atxilotu dituzte kasu honen harira.


Bi emakume eta gizon bat izan dira atxilo eramandakoak, paraguaiarrak. Diru premia handiko emakumeak erakartzen zituzten haien herrialdean, Espainiako Estatuan zerbitzari lan bat izango zutela zin eginez. Hala, taldea arduratzen zen emakume horien bidaia gastuak ordaintzeaz, eta behin Espainiako Estatura mugitzean, Bilbon (Bizkaia) izaten zuten haien zain taldeko kide bat. Barakaldora edota Canetera (Frantziako Estatua) eramaten zituzten gero, eta hitzordu-etxeetan prostituzioan jardutera behartzen zituzten. Modu horretan izaten zuten lanaren eta baldintzen berri bahitutako emakumeek.

Esplotazioa eta kontrola

Hainbat hedabideren arabera, eginbide zehatzak zituen sexu esplotazioan aritzen zen talde horrek. Buruaren aginduei jarraiki, biluzik edo erdi biluzik argazkiak ateratzera derrigortzen zituzten harrapatutako emakumeak, iragarkien bidez, interneten sexu zerbitzuak eskaintzeko. Gainera, mugikor bat ematen zieten bahituei, eta bertara jakinarazpenen bat iritsiz gero halabeharrez erantzun behar zuten haiek, eguneko edozein unetan.

Bestetik, irabazten zuten diruaren erdia kentzen zien taldeak emakumeei, zenbateko hori haien bidaiak ordaintzeko zela argudiatuta. Bezeroak zeuden aldiro egin behar izaten zuten lan, eta soilik ordu bat zuten libre egunean. Erosketak egiteko baliatzen zuten ordu hori, izan ere, etengabe kontrolatzen zituzten. Esate baterako, bideo-zaintzarako kamerak zeuden hitzordu-etxean.

'Langileon interesen alde, klase batasuna’ lelopean, Bilbon blokea osatuko dute osteguneko greba orokorrean
Greba orokorrarekin bat eginez, ostegunean "langile interesen aldeko" bloke propioa egingo dute Bilbon, 11:45ean La Casillatik hasita. Sare sozialen bidez argitaratutako adierazpenean, "gure lan eta bizi baldintzen hobekuntzak lortzeko bitarteko bakarra langile batasunez eta klase independentziaz jardutea" dela adierazi dute. Euskal Herriko koiuntura politikoan azaleratu diren "bi ikuskera politiko kontrajarri" jarri dituzte jopuntuan: "klase ertainaren ikusmoldea, burgesiarekin paktu sozial berri bat eskatzen duena", eta "langileriaren batasun estrategikoa eta organizatiboa berreraikitzea" helburu duena.