AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen salerosketan aritu dira hamabi pertsona, Barakaldon

Hainbat emakume salerosteagatik eta prostituzioan jardutera behartzeagatik, hamabi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon. Gutxienez hamar emakume zituzten sare horretan preso.

Atzo, hilak 16, hamabi lagun eraman zituzten atxilo Barakaldon (Bizkaia). Hainbat emakumeren salerosketan jardun dute, gero prostituzioan aritzera behartzeko. Gutxienez hamar emakume zituzten sare horretan preso, gehienak, jatorri hegoamerikarrekoak. Barakaldoko hainbat etxetan ibili behar izan dute prostituzioan; hala nola, Los Fueros, Landaburu eta Porvenir kaleetan kokatutako lokaletan.

Abendua hasieran, zortzi pertsona zigortu zituzten Iruñean (Nafarroa), sexu esplotaziorako, hainbat emakumeren salerosketan aritzeagatik.

Greba mugagabean segitzen dute Arabako Elecnor enpresako langileek, bigarren astez
Irailean hasi ziren mobilizatzen Arabako Elecnor enpresako langileak, eta joan den astean ekin zioten greba mugagabeari. Enpresako zuzendaritzak ez du lan baldintzak hobetzeko borondaterik erakutsi: duela bi hilabeteko proposamen bera egin dietela salatu dute beharginek, eta idatziz ezer aurkeztu gabe. Telefonicako azpikontratatuek, euren egoeraren berri eman asmoz, elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen eta Bilbon.