AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat atzeman dute Donostian

Antza, bizileku-baimenaren truke, prostituzioan aritzera behartu dituzte lau emakume txinatar. Bi proxeneta atxilotu dituzte, sexu-esplotazioaren berri izan eta urtebete baino gehiagora.

Atzo jakinarazi zuten bi pertsona atxilotu dituztela Donostian (Gipuzkoa), hainbat emakume sexualki esplotatzeagatik eta kontratu faltsuak egiteagatik. Hendaian (Lapurdi) bizi den gizon bat eta jatorri txinatarreko emakume bat dira atxilotuak, eta, dirudienez, gutxienez lau emakume txinatar behartu dituzte prostituitzera, bizitoki-baimena lortzearen truke.

Hitzorduak izateko web-orri bat erabiltzen zuten proxenetek, sarean harrapatutako emakumeekin sexu-harremanak izatea eskaintzeko eta publizitatea egiteko. Pisu bat ere kudeatzen zuten, hitzorduak han izateko.

Sare horren berri, dena den, duela urtebete baino gehiago, iazko maiatzean, izan zuen Poliziak. Miaketa bat egon zen Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, eta hor ikusi zituzten jada han zeuden emakumeak sexu-esplotazioa jasaten ari zirelako zantzuak.

Israelek 12.000 palestinar baino gehiago erail ditu azken 35 urteetan
Palestina historikoaren okupazio-prozesuan hildakoen %87 palestinarrak izan dira, 1987ko intifadatik 2023ko irailera bitartean. Sionistek 152.000 lagun inguru zauritu dituztela kalkulatzen du NBEk.