AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat atzeman dute Gasteizen

Hainbat emakume prostituzioan aritzera behartu dituzte sare horren bidez. Migratzaileak dira gehienak, eta egunean hamahiru orduz jarraian aritu behar izan dute, atsedenik gabe. Aske geratu dira atxilotutako bi proxenetak, epaiketaren zain.

Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen (Araba), 68 urteko gizonezko bat eta 47 urteko emakumezko bat, hainbat emakume prostituzioan aritzera behartzeagatik. "Sexu-zerbitzuak" eskaintzeko web-orri bat kudeatzen zuen sexu-esplotaziorako sareak, eta hainbat emakume zituzten sarean harrapatuta, prostituitzera derrigortzeko.

Migratutakoak dira sarean harrapatutako emakume gehienak, eta gaur egun, ez dituzte agiri guztiak behar bezala eguneratuta. Dirudienez, egoera zaurgarrian daude denak, eta batzuek euren familiei dirua bidali ahal izateko jardun behar izan dute prostituzioan, euren borondatearen kontra. Zenbait iturrik zehaztu dutenez, sexu-esplotaziorako sareak ordu luzez eta modu jarraian behartzen zituen emakumeak prostituitzera; kasu gehienetan, 11:00etatik 00:00etaraino ere aritu behar izan dute, atsedenik gabe.

Telefono mugikor bat ematen zieten proxenetek, horren bidez emakumeek eman beharreko "sexu-zerbitzuak" eta hitzorduak kudeatu ahal izateko. Gauean, ordea, sakelakoa esplotatzaileei itzuli behar izaten zieten, haiek mugimendu, kontaktu eta elkarrizketak kontrolatu ahal izateko. Horretaz gain, egunaren amaieran, esplotaziorako sareak erabiltzen zuen etxebizitzatik alde egin behar izaten zuten emakumeek.

"Zerbitzuengatik" emakumeek jasotzen zuten dirua, gainera, proxenetei eman behar izaten zieten osorik. Gero, diru horren zati bat baino ez zieten itzultzen emakumeei; gainerako guztia esplotatzaileen esku geratzen zen. Dena den, aske utzi dituzte jada atxilotutako gizona eta emakumea, epaiketaren data zehaztu bitartean.

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko mobilizazio gehiago egingo ditu IAk
Ostegun honetan, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian izango dira manifestazioak. "Israelgo Estatua zein bere aliatu guztiak sarraskiaren erantzule bezala" seinalatuko ditu IAk.