AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Bizkaian

Gutxienez hamahiru emakume harrapatu zituzten sarean, prostituzioan aritzera behartzeko. Sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta Barakaldon, Zorrotzan nahiz Fruizen miatu dituzte hainbat etxe.

Atzo jakinarazi zuten emakumeen salerosketarako eta sexu-esplotaziorako sare bat desegin dutela Bizkaian. Zazpi pertsona atxilotu dituzte guztira: proxenetak batetik, eta haiek sexualki esplotatzen ari ziren emakumeak kontrolatzeaz eta behartzeaz arduratzen ziren emakumeak bestetik. Gutxienez hiru etxebizitza miatu dituzte sare horrekin lotuta, Barakaldon, Zorrotzan eta Fruizen.

Proxenetek gutxienez hamahiru emakume prostituitu dituzte, euren borondatearen kontra harrapatu ostean, hainbat hedabideren arabera. Dirudienez, beste herrialde batzuetan harrapatu eta Bizkaiara ekarri zituzten proxenetek, sexu-esplotaziorako.

"Emakume langileon zapalkuntzak ez du aterabiderik kapitalismoaren baitan"
Itaiak Euskal Herriko 24 herritan egin ditu mobilizazioak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean. "Emakume langileon zapalkuntza lehen lerroan jartzeak eta horren aurrean emakumeok antolakuntza politikora batzeak duen garrantzia azpimarratu" du beste urte batez. Salatu du instituzio publikoen ustezko berdintasun politikek "emakume langile asko eta asko bazterrean uzten" dituztela eta "egoerari aterabidea emateko ezintasuna" daukatela. Itaiako kideek beharrezkotzat jo dute "enpresarien eta alderdi profesionalen iruzurrari aurre egitea eta emakume langileok askatuko gaituen gizarte sozialista eraikitzea".