AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat desegin dute Nafarroan

Hiru pertsona atxilotu dituzte sexu-esplotaziorako sare horrekin lotuta.

Hiru pertsona atxilotu berri ditu Espainiako Poliziak, emakumeen sexu-esplotaziorako sare batean parte hartzea leporatuta. Nafarroan hainbat emakume sexualki esplotatu ondoren, Kantabriara eta Burgosera mugitu ziren hirurak.

Poliziaren ikerketaren arabera, lan bila ari ziren emakumeengana jotzen zuten eta, zehazki, sare sozialen bitartez jartzen ziren haiekin harremanetan. Antza, esplotatzaileek Nafarroara mugiarazten zituzten emakume horiek eta lokal batean lan eginarazten zieten; 11 ordurainoko lanaldiak ezartzen zizkieten.

Emakume bat alde egiten saiatu zenean mehatxu egin zioten, bere senideei "argazki konprometituak" bidaliko zizkietela esanez.

Aurten emakumeen salerosketarako lau sare atera dira argitara Euskal Herrian, Donostian (Gipuzkoa) azkena. Ikus hemen berria.

Europako Parlamentuak Chatcontrol plataforma onartu du, komunikazio elektronikoen monitorizazio masiborako sistema
Mezularitza elektronikoko aplikazioak “atzeko atea” instalatzera behartuko ditu Europar Batasunak, erabiltzaileen komunikazio pribatuetako edukietara sarbide zuzena izateko. “Eduki susmagarriak” izan omen ditzaketen mezuak autoritate polizialen esku utziko dituzte hornitzaileek. Europarlamentuko 690 hautetsitatik 537k bozkatu dute ebazpenaren alde.