AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat osatzen zuten zortzi pertsona atzeman dituzte Gipuzkoan

Sare horren bidez sexu-esplotazioa jasan duten hamazazpi emakume identifikatu dituzte, ia guztiak, bizi-baldintza latzetan aurkitzen diren emakume hegoamerikarrak.

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Tolosako, Beasaingo eta Bergarako (Gipuzkoa) hainbat etxebizitzatan emakumeak sexualki esplotatzeagatik. Gutxienez hamazazpi emakume behartu dituzte, "gehienak, baliabide ekonomiko urriko" emakume hegoamerikarrak.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak aditzera eman duenez, iragan ostegunean eta ostiralean gauzatu ziren atxiloketak. Sexu-esplotaziorako helburuekin gizakien salerosketa egitea, proxenetismoa, droga trafikoa eta kapital-zuriketa egozten diete.


Urtarrilaren 11n izango da Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa
Martxoan egitekoa zen Errotxapeako Gaztetxearen (Iruñea, Nafarroa) aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zuten pandemia zela-eta. Gaztetxeko kideek irailean jakinarazi zuten aurrera zihoala haien aurkako auzibidea, eta badute jada epaiketarako data berria: urtarrilaren 11. Hala, desalojo arriskuan jarraitzen du Errotxapeako Gaztetxeak.