AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EMBko langileek hainbat autobus sabotatu zituzten laugarren greba egunean

Hitzarmen berri baten aldeko mezuz beteta agertu ziren asteartean Ezkerraldeko Aparkabisas aparkalekuko autobusak. Antza, EMB enpresaren 80 autobus margotu zituzten, horiek geldiaraziz.

Pasa den asteartean, laugarren greba egunarekin, 80 autobus sabotatu zituzten EMBko langileek. Hitzarmen berri baten alde ari dira borrokan eta, hala, itunaren aldeko aldarrikapenez bete zituzten ibilgailuak. Aparkabisaren aparkalekuan egin zuten sabotajea; Ezkerraldeko zein Meatzaldeko autobusak gordetzen dituzte hor.

2020an agortu zen hitzarmena eta, pandemia garaia zenez, itun berria "atzeratzeko" erabakia hartu zuen enpresa batzordeak. Eraberritu gabe egon da ordutik eta, langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak bilerak egin dituzten arren, blokeatuta daude negoziazioak. Langileek salatu dutenez, irailean hautsi ziren elkarrizketak, eta beharginek grebari ekin zioten urriaren 25ean. Geroztik lau greba egun egin dituzte Meatzaldeko eta Ezkerraldeko langileek eta lanuzteetara batuko dira Txorierriko, Enkarterriko eta Lea-Artibaiko langileak ere.

Batzordea, ekimenen aurka

Sabotaje-ekintzen aurka azaldu da Juan Carlos Gonzalez langile batzordeko CCOO sindikatuko burua, eta azpimarratu du ez dituela "inoiz defendatuko" mota horretako ekimenak. Hala ere, esan du ez dela kalte materialik eragin. Bestalde, beharginen greba "isilarazia" izan dela salatu du, "erabiltzaile askori eragiten dion arren".

Greba mugagabeari ekin diote Donostiako Kursaaleko garbitzaileek
Vectalia enpresarentzat aritzen dira garbiketako beharginak, eta 2019tik ez dizkiete soldatak igo.