AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Energiaren prezioak are gehiago igo dira, Ukrainako gerraren ondorioz

Maximo historikoetan da gasa, eta petrolio-upelak 113 dolarreko langa gainditu du, 2014tik estreinakoz. Finantza- eta merkataritza-zigorrak ezarri dizkiote Errusiari, eta Europa mendebaldeko inportatzaileen %70ek uko egin omen diote Errusian ekoiztutako produktu energetikoak erosteari. Espainiako Gobernuak Ukrainako gerragatik "sakrifizioak egin beharko direla" ohartarazi du.


Petrolioak antzeko ibilbidea egin du, Brent-upelak %3ko igoera izan baitu asteazken honetan Europan, upeleko 110 dolarren atarian. Seguraski, azken garestitzeak maximo berrietara bultzatuko ditu gasolina zein diesela, Europar Batasunaren zein AEBen zigor ekonomikoak jaso dituen herrialdea, Errusia, munduko hirugarren petrolio ekoizle handiena baita.
Gasaren kasuan bezala, inportatzaileek Errusiako petrolioari betoa ezarri izanak zuzenean eragin du prozesuan. Financial Times egunkari britainiarrak Energy Aspects aholkularitza-enpresa espezializatuaren ikerketa baten datuak jaso ditu, eta horren arabera, Errusiaren energia-ekoizpenaren %70ak ez du inolako eroslerik aurkitzen Europan.
Zerrenda luzeagoa
Hori gutxi balitz, azken igoerak bestelako produktu batzuetara ere zabaldu dira, Errusiak horien gaineko merkatu-kuota garrantzitsuak dituenez gero; ikatza, aluminioa eta nikela, adibidez. Jakina da lehengaion garestitzeak inflazioan duen eragina. Izatez, joan den hamarkadetako marka guztiak berez hausten ari da azken hilabeteotan. Horrek guztiak langileen poltsikoak estutu eta industriari lotutako irabazi-tasak uzkurtzen ditu.

Sakrifizioak

Pedro Sanchez Espainiako Estatuko gobernuburuak adierazi duenez, Ukrainako gerrak "sakrifizioak" eskatuko ditu. Hartutako neurriek "kostu bat" dutela ohartarazi du Diputatuen Kongresuaren aurrean, eta alderdi instituzional guztiei "batasun-hitzarmen" bat eskatu die.
Energia-merkatuetan izango omen da inpakturik garrantzitsuena: "Gatazkari lotutako ziurgabetasunak gasaren eta petrolioaren prezioen igoera garrantzitsua eragingo du", azaldu du presidenteak. Bestalde, Errusiari ezarritako finantza- zein merkataritza-zigorrek haren esportazioetan eragina izango du, enpresen inbertsioetan edota turista errusiarren fluxuaren antzera.

Hilaren 15ean epaituko dituzte Errotxapeako Gaztetxearen desalojoaren harira atxilotutako sei lagunak
Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigor eskaera egin dute auzipetutako bost kiderentzat, eta bi urtekoa seigarrenarentzat. Epaiketa izango den egunean Iruñeko epaitegien aurrean elkarretaratzera deitu dute Errotxapeako Gaztetxeak eta Errakik.