AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Enpresak hezkuntzatik kanporatu behar direla aldarrikatu dute hainbat ikaslek Bizkaian eta Nafarroan

Martxoaren 13an ikasle-grebara batzera deituz, Ikaslan Bizkaiaren eta Nafarroako Enpresa Konfederazioaren egoitzak markatu dituzte.

"Enpresen eta hezkuntzaren arteko harremana estutzen ari den bitartean, ikasle langileok gero eta baldintza kaskarragoak ditugu", salatu du berriki ikasle talde batek. Nabarmendu du "norabide arriskutsua" hartu duela hezkuntza-sistemak, enpresek "harreman horretatik etekinak" lortzen dituztelako eta "gero eta interbentzio handiagoa" dutelako hezkuntzako erabakietan.

Hain zuzen ere, salatu dute Ikaslan Bizkaia eta Nafarroako Enpresa Konfederazioa (CEN) direla hezkuntzan enpresen mesederako esku hartzen duten korporazio garrantzitsuenetako bi, eta horiexek seinalatu dituzte euren egoitzetan, Santurtzin (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa). Margo gorriz markatzeaz gain, "Enpresak hezkuntzatik kanpora!" idatzi dute ikasleek hormetan, besteak beste.

Bizkaiko Lanbide Heziketa Publikoen Elkartea da Ikaslan Bizkaia, eta Lanbide Heziketa Plan berria ezartzen ari den agente nagusietako bat, ikasleen esanetan. Plan horren bidez, "enpresarien interesak lehenesten dira ikasleonak kaltetuz", ohartarazi dutenez. CEN, berriz, erakunde publikoen eta enpresen arteko bitartekari funtsezkoetako bat da Nafarroan. "Enpresek dauzkaten interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu" lanbide heziketari, unibertsitateari zein bigarren hezkuntzari buruzko akordioetan, ikasleek gogorarazi dutenez.

"Hezkuntza enpresarien interesen menpekoa den bitartean, ikasle langileon interesak zokoratuta egongo dira", azaldu dute. Ikasle langileon interesen alde, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak martxoaren 13rako antolatu duen ikasle-grebara batzeko deia egin dute, aipatutako protesta-ekintzaren bitartez.

EHUk bertan behera utzi ditu Farmaziako irakasle faxistaren aurkako neurriak
Gaur itzuli da unibertsitatera berriz ere eskolak emateko, baina klasea bertan behera geratzea lortu dute ikasleek, mobilizazio baten bidez. Irakaslea behin betiko kanporatzea exijitzen dute.