AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Enpresaren irudia zikintzea" leporatuta, Amenabarrek 50.000 euro eskatu dizkio Berango Lurraren Defentsaneko kide bati

"Enpresaren irudia lausotzen duten kartelak eta pankartak jarri izana" egozten dio Amenabar enpresa-eraikitzaileak, eta horren harira hasi du bere kontrako prozesu judiziala.

Berango Lurraren Defentsan kolektibo ekologistako kide bat salatu du Amenabar enpresa-eraikitzaileak, eta martxan du bere aurkako prozesu judiziala. "Enpresaren irudia zikintzea" leporatzen dio Amenabarrek, eta horren harira aurkeztu du salaketa; hain justu, "enpresaren irudia lausotzen duten kartelak eta pankartak jarri izana" egozten diote auzipetutako pertsonari. Berango Lurraren Defentsan taldeak gaitzetsi duenez, 50.000 euroko isun bat jaso dezake kideak, Berangon (Bizkaia) izan diren zenbait "operazio susmagarri publikoki salatzeagatik".

Prozesu judizialari ekiteko, irratsaio batean Berango Lurraren Defentsan kolektiboaren izenean hitz egin zuen pertsona baten izena hartu zuen Amenabarrek, eta bere aurka jarri zuen salaketa. Dena den, eskaera oso zehatz bat egin du enpresak: taldeko sareak eta posta elektronikoa erabiltzen dituzten pertsonak identifikatzeko, haiek ere salatu ahal izateko.

2020an, Berangoko Icaza jauregia trukatzeko hitzarmen-prozesu bat sinatu zuten Berangoko Udalak eta Inmogroup Grupo Promociones Inmobiliarias S.A.-k; Amenabarren parte da talde hori. Permuta baten bitartez, zenbait jabetza trukatu zituzten akordio horretan: Icaza jauregia eta alboko lokal bat eskuratu zituen udalak, eta trukean, Otxabene sektorean partzela bat lortu zuen Inmogroupek. Prozesuan izan ziren "irregulartasunak" salatu izan ditu Berango Lurraren Defentsan kolektiboak.

Patronalak jarrera aldatu ezean grebara joko dutela adierazi dute Arabako metalgintzako langileek
Gasteizen manifestazioa egin zuten joan den larunbatean Arabako metalgintzako langileek, patronalaren "inmobilismoa" salatzeko, eta kontuak berdin jarraitzen badu grebara deituko dutela adierazi dute.