AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Enpresarien eta politikarien arteko aliantza" salatu du GKSk Forum Europan

Bilbon izaten ari den ekitaldira sartu dira GKSko hainbat kide, enpresariak nahiz politikariak seinalatzeko "gazte langileon pobreziaren erantzule modura".

Forum Europa plataformaren EAEko Tribunak Bilbon (Bizkaia) dauka egoitza nagusia. Une honetan, konferentzia bat egiten ari dira han: ohi bezala, elkargune bat izaten ari da alderdi parlamentario ugaritako politikari profesionalentzat eta hamaika enpresarentzat. Gaur, esaterako, Eusko Jaurlaritzako presidenteorde Idoia Mendiak (PSE-EE) hartu du hitza, besteak beste, enpleguari lotutako politiken inguruan hitz egiteko.

Goizean, gosari-konferentzia izaten ari zenean, ekitaldira sartu dira Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) hainbat militante. Tartean sartu eta taula nagusira igo dira, "enpresarien eta politikarien arteko aliantza" jendaurrean salatzeko. Forum Europaren bilera seinalatuta, "gazte langileon pobreziaren erantzule modura" jarri dituzte jopuntuan enpresariak eta politikari profesionalak.

"Politikari profesionalak enpresarien interesen guztiz menpekoak dira", GKSren esanetan. Horren adibidetzat jo dute, hain zuzen ere, Bilboko gaurko ekitaldia, helburutzat duena, "hauteskundeen testuinguruan", politikariek "enpresarien oniritzia eta babesa jasotzea".

"Bien bitartean, gazte langileoi miseriazko bizi-eredu batera kondenatzen gaituzte. Ogi-apurren eta xantaiaren truke, gure botoa erosteko saiakerak egiten ari dira", gaineratu du GKSk. Hala, dei egin dio gazteria langileari "egoera horren aurrean borroka egitera": "Estatu Sozialistaren bidean, antolatzea baita pobrezia gainditzeko modu bakarra".

Gaur Bilbon egin den "Forum Europa"-ra sartu gara enpresari eta politikarien arteko aliantza salatzeko eta gazte langileon probeziaren erantzuleak zuzenean seinalatzeko. pic.twitter.com/MpYlDjtYC8

— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) February 23, 2024
Donetskeko bandera San Mamesen ateratzeagatik, pertsona bat epaituko dute apirilean
2022an kanporatu zuten Bilboko futbol-zelaitik, eta, berekin elkartasunez, hainbat pertsonak egin zuten alde. Hainbati ezarri zizkieten 3.000 euroko isunak gerora. Apirilaren 11an, kanporatua izan zen pertsona epaituko dute Bilbon.