AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Epaiaren zain geratu dira Goierriko Zentro Sozialistaren eta Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketetan

Gaur izan dira Langile Kontrolpeko Espazio bien kontrako saioak, Tolosako eta Azpeitiko epaitegietan. Espazio horien defentsa berretsi du Defentsa Komunitateak.

Langile Kontrolpeko Espazio biren aurkako epaiketak izan dira gaur, urtarrilaren 24an: Azpeitian (Gipuzkoa) izan da Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxearen kontrako saioa, eta Tolosan (Gipuzkoa) Goierriko Zentro Sozialistaren kontrakoa; Beasainen (Gipuzkoa) dago zentro hori.

Epaiketa horiek direla-eta, protestara deitu zuen Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak, Zestoako Gazte Asanbladarekin eta Goierriko Kontseilu Sozialistarekin batera. 09:00etan, beraz, elkarretaratzeak izan dira Azpeitiko eta Tolosako epaitegietan, Langile Kontrolpeko Espazioen defentsan, eta horien hustearen aurka.

Bi saioetan geratu dira epaiketaren zain. Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketan, herriko bi gazte epaitu dituzte, eta sekulako kalte-ordainak ordain ditzatela eskatu dute berriz judizioan: 70.0000 eurokoak, hain zuzen ere. Ikusteke dago zer ebatziko duten bi auzietan, eta zer gertatuko den Zestoako eta Beasaingo Langile Kontrolpeko Espazio biekin.

Pobrezia eta askatasun eza borrokatzera deitu du GKSk
Beharrezkotzat jo du "enpresariek eta politikariek ezarri diguten miseriazko bizi-ereduari" aurre egitea, eta "lehen lerroan" jartzeko deia zabaldu die gazte langileei. Datozen asteetan, GKSk hainbat borroka-dinamika jarriko ditu martxan Euskal Herri osoan barrena, "gazte langileok bizi ditugun hainbat arazori" kontra egiteko. "Despolitizatuta nahi gaituztenen aurka, gazte langileon borrokarako grina sustatzen eta kontzientzia sozialista hedatzen jarraituko dugu", aldarrikatu du.