AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Epaiketara eramango dituzte lau polizia, pilotakada batez Roger Españoli begi bat galduarazteagatik

Biktimak hamahiru urteko espetxe-zigorrak eta inhabilitazioa eskatzen ditu lau agenteentzat. 2017an zauritu zuten Bartzelonan, erreferendumaren aurkako kargetan.

Espainiako Poliziako lau agente daude auzipetuta Roger Español mutilatzeagatik, eta, oraingoz, haiei amnistia ezartzeari uko egin dio Bartzelonako Auzitegiak, martxoan jakinarazi zuenez. Izan ere, auzitegiak ebatzi du "kriminalitate-zantzu nahikoa" ikusten dituela gertakarietan, eta badirudi epaiketara eramango dituztela laurak. Iridia kolektiboak aurkeztu du euren aurkako akusazio-idatzia.

Guztira, hamahiru urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte polizia bakoitzarentzat: bederatzi urtekoak lesio-delitu batengatik, organo baten galera barne, eta lau urtekoak tortura-delitu batengatik. Horretaz gain, agenteen inhabilitazioa eta 320.632 euroko kalte-ordainak ere eskatzen dituzte.

2017ko urriaren 1ean Katalunian izandako erreferendumean, jendearen kontra oldartu ziren polizia-indarrak hainbat lekutan, eta karga horietako batean zauritu zuten Español, Bartzelonan. Gomazko pilota batekin jo zuten aurpegian, eta begia galdu zuen horren ondorioz. Gertakari horiek direla-eta, eskopetari bat, inspektore bat eta bi inspektoreorde daude auzipetuta.

Bartzelonan, Israelgo Estatura osagai militarrak bidali dituztela salatu dute
Nexoe Maersk kargaontzia kautelaz atxiki dezatela eskatu du Rescopek, sionisten base militar batera doazen 'F-35' gerra-hegazkinetarako piezen garraioan parte hartzeagatik.