AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Epaileak ebatzi du ez dagoela deliturik Egiluz jauregiaren birjabetzean

Irunen epaitu zituzten, apirilaren 29an, Hondarribiko Gaztetxeko lau gazte auzipetuetako hiru. Jabeek kalte ordainak eta eraikinaren hustea eskatu zituzten; epaileak, baina, erabilerarik ez zeukan eraikina gazteek birjabetu izana ezin daitekeela zigortu erabaki du.

Hondarribiko Gazte Asanbladak apirilaren 19an eman zuen Egiluz jauregiaren birjabetzearen berri. Bertan jarri zuten martxan Hondarribiko Gaztetxe berria. Apirilaren 23an jakinarazi zuten gaztetxeko lau lagun auziperatu zituztela birjabetzearen harira, eta apirilaren 29an hasi zen haietako hiruren aurkako epaiketa Irungo epaitegietan. Laugarrengoak, aldiz, adin txikikoa izanagatik, Donostian egin behar izan dio aurre auziari. Eraikina okupatzeagatik "delitu arinak" egin dituzten edo ez ebatzi behar zuen epaileak.

Hala, atzo, Irungo epaileak kargugabetu egin zituen bertan epaitutako hiru gazteak. Epailearen hitzetan, jabeek utzietsitako eraikina okupatzea ezin daiteke zigortu. Eraikinaren jabea den Elizak, eguneko 3 euroko isuna eskatu zuen gazteentzat; baita uraren eta argiaren fakturak eta sarrailaren aldaketaren kostua ordaintzea ere. Eraikina husteko eskaera ere egin zuen jabeak.

Epaileak, ordea, gazteen defentsari eman dio arrazoia. Jabeentzat ez dela kalterik egon argudiatu du ebazpenean, eraikinaren egoera zaharkituagatik, hark inongo erabilerarik ez ziolako ematen. Hala, absoluzioa ebatzi du.

Sei hilabetez bisitarik gabe zigortu dituzte bi euskal preso politiko
Harriet Iragi eta Juan Ramon Karasatorre euskal presoek ez dute bisitarik izango datozen sei hilabeteetan. Espetxe zuzendaritzak neurri hori hartu du haien bi emazteek ukipen bidezko miaketei uko egin zietelako. Egun, Albocaserren (Herrialde Katalanak) daude biak ere preso.