AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Epaitegietara eramango dute Laudioko Guardianen itxiera

Akordiorik gabe bukatu da azkentzeko lan-erregulazioaren kontsulta-aldia, eta 171 langileei kalte-ordainak ematea izan da zuzendaritzaren eskaintza bakarra.

Laudioko (Araba) Guardian enpresako zuzendaritzak eta sindikatuek atzo egin zuten enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko azken bilera bat, baina ez dago akordiorik. Langileen ordezkariek diote enpresak ez duela aurkeztu fabrika ixteko eta 171 langileak kalean uzteko pisuzko arrazoirik, eta beharginek "kalte-ordainen truke kaleratzeak onartzea" izan dela zuzendaritzak eskainitako "aukera bakarra". Beraz, espedientearen inguruko kontsulta-aldia agortuta, epaitegietara eramango dute gaia. ELA sindikatuak esan du bertatik egingo duela azkentzeko espedientearen aurka, helegite bat aurkeztuko baitu, bide judizialari ekiteko.

Guardianek joan den urtarrilean jakinarazi zuen ekainean zarratu nahi zuela lantegia, 171 langileak kalean utziz. Urtarrilaren 29an eman zuen horretarako pauso garrantzitsu bat: fabrikako labea behin betiko itzali zuen, ia inolako oposiziorik gabe; ez ELA eta LAB sindikatuen partetik, ez erakunde publikoen partetik.

Ordutik hitz egin dute itxiera ekidingo lukeen inbertitzaileren baten agerpenaz, eta Eusko Jaurlaritzako Mikel Jauregi sailburua aurreko astean bildu omen zen zenbait inbertitzaile posiblerekin. Oraingoz, ordea, ez dago proposamen zehatzik. Gainera, inbertitzaileren bat egongo balitz ere, Guardianek ez lioke eskatuko gaur egungo plantilla mantentzeko. Sindikatuek esan izan dute ezinezkoa dela beharginak birkokatzen saiatzea, eta, hortaz, kaleratzeengatiko "konpentsazio ekonomikorik onena" negoziatzera mugatuko direla.

Bihar desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri Gaztetxea
Polizia atzo arratsaldean bertaratu zen Etxarri ingurura, baina alde egin zuen gero.