AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraikin batetik behera erori da langile bat Lasarten

Eraikitzen ari diren eraikin batetik behera erori da 20 urteko langile bat, eta hainbat traumatismo ditu. Pasa den astean behargin bat hil zen Burlatan, eraikin batetik amilduta.

Gaur, urriak 7, eraikitzen ari diren eraikin batetik behera erori da langile bat, Lasarten (Gipuzkoa). 18:30ean izan da, eta Segurtasun Sailak eman du jazotakoaren berri. 20 urte ditu beharginak, eta hainbat traumatismo dituela azaldu dute. Hirugarren pisutik erori da.

Pasa den asteazkenean, urriak 2, langile bat izan zen eraila Burlatan (Nafarroa). Gaurko berdinak izan ziren gertakariak: eraikin batetik amildu zen, soldatapean lanean ari zela. 32 urte zituen.

2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 34 behargin erail dituzte Euskal Herrian.

Bederatzi langile kaleratu dituzte Aiaraldean azken egunetan
Orozkoko Artiach enpresan sei, eta Laudioko Maderas de Llodio enpresan hiru langile kaleratu dituzte azken egunetan. Orozkoko kasuan, Lan Ikuskaritzaren ebazpen bat arbuiatuz bota dituzte kalera; Laudion, aldiz, hitzartutakoa hautsiz eta akusazio faltsupean. Bi kasuetan adierazi dute langileek borrokan jarraitzeko asmoa.